Udal ekipamenduen gaineko prozesu partehartzailea jarriko du martxan Hernaniko Udalak. Hernanik behar dituen ekipamenduen diagnosia egingo da lehenik eta horien artean garrantzitsuena zein den jakiteko herri kontsulta ondoren.

Bizia da Hernani, oso bizia, beti dago zerbait egiteko edo ikusteko. Mugimendua. Protagonismoa herritarrena da, ez udalarena edo politikoena. Hernani indartsua da zerbitzuetan, industrian eta kulturan. Dena dauka berezkoa, berak egina, ez du menpekotasunik, ez beste erakundeekiko, ez beste hiriekiko. Baina berrikuntzaren trena hartzeko garaia iritsi zaio Hernaniri, eta berrikuntza prozesu horretan zure parte-hartzea ezinbestekoa izango da.
Izan ere, zu zara Hernani, zuk egiten duzu egunero. Hernani izango dena zure esku dago. Beti dago zerbait hobetzeko, eta horretarako zure parte-hartzea behar dugu egunero. Zure ideiak behar ditu Hernanik, zure asmoak, zure ametsak, ... Hernanik zu behar zaitu hobea izateko.
Zergatik da hain garrantzitsua herritarren parte-hartzea?
Zein organismok bultzatzen eta gestionatzen du parte-hartzea Hernanin?