Udal ekipamenduen gaineko prozesu partehartzailea jarriko du martxan Hernaniko Udalak. Hernanik behar dituen ekipamenduen diagnosia egingo da lehenik eta horien artean garrantzitsuena zein den jakiteko herri kontsulta ondoren.

Udal erabaki bat argitze aldera herri kontsulta burutuko da aurten Hernanin 30 urtean lehen aldiz.
Hernaniko Udala osatzen duten talde politiko guztiek adostuta aurrekaririk ez duen parte hartze prozesua jarri da martxan Hernanin herriaren ekipamendu beharrei buruz azterketa egin eta lehentasunik handiena duen ekipamendua aukeratzeko. Parte hartzearen lehen fasean hiru ekipamendu lehenetsi dituzte herritarrek. Parte hartzearen bigarren fasean berriz, herri kontsulta egingo da eta herritarrek hiru aukera horien artean bozkatu ahalko dute.
Nork bozkatu dezake?
Hernanin erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar guztiek.
Noiz?
Azaroaren 23tik 27ra: 09:00-13:00 eta 16:00-20:30
Azaroaren 28an: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
Azaroaren 29an: 09:00-14:00
Non?
Biteri Kultur Etxean
Bozka kontaketa irekia izango da.
Azaroaren 30ean, Udaletxean.
ETA GERO ZER?
Herri kontsultan lehenetsi den ekipamenduaren proiektua definitzen hasiko da. Proiektuaren exekuzioak herri-lan guztiek jarraitzen duten prozedura administratiboa jarraituko du. Epeak berriz, prozedura horren araberakoak izango dira.