HERNANIPOLIS

Bilatu
   Zer da?

Udal ekipamenduen gaineko prozesu partehartzailea jarriko du martxan Hernaniko Udalak. Hernanik behar dituen ekipamenduen diagnosia egingo da lehenik eta horien artean garrantzitsuena zein den jakiteko herri kontsulta ondoren.

PROZESUA
Hernanik behar duen udal ekipamendua zein den lehenesteko prozesu parte-hartzailea azken txanpan dago. Prozesu hau bi fasetan banatu da.

LEHEN FASEAN, herriko ekipamendu beharrak ezagutu eta lehentasunezkoak zein diren identifikatzeko proiektu bat landu da herritarren parte-hartzean oinarritutako esperientzia baten bidez.
Foro partehartzaile bitartez herritarren iritzi, ekarpen, eta proposamenak kontuan hartu dira lehentasunezko hiru ekipamendu zehazteko.

Orain, BIGARREN FASEAN, herri kontsulta egiteko unea iritsi da. Webgune honetako kontsulta atalean azaltzen dira bozkatu ahal izango diren hiru ekipamenduen zehaztapenak.
Hernaniar guztien bozkarekin Udalak beste ezeren aurretik bultzatu beharko duen ekipamendu publikoa zein den erabakiko da.

Jaso informazioa.
Aukeratu.
Eta...mugitu zure fitxa.


KULTUR ATELIER eta BIT&MINAk garatua